Marseilleko Nazio Balletaren zuzendari Frédéric Flamand-ek 2012an ontzigintzaren historian urperatze ezagunenaren mendeurrenaren ospakizunak zirela eta, 1992an Charleroi-n estreinaturiko ballet ezaguna berreskuratzen du. Garai hartan Bruselako La Monnaie antzokiko zuzendari Gerard Mortier-en enkargu, Flamand-ek eta Fabrice Plessi artista plastikoak La chute d’Icare (1989), Titanic eta Ex Machina (1994) obrek osatutako trilogía eratu zuten. Guztiek ezaguna dugun istoriaren gidoiaz, indar plastiko eta edertasun handiko obra eratu dute Flamad-ek eta Plessi-k, benetan ikusgarriak diren momentuekin. Europako kritikak koreografia hau goraipatu du: “Titanic-ek superlativo guztiak merezi ditu” (The Irish Times, Irlanda); “Artelan liluragarria” (Hamburger Abendblatt, Alemania); “Dantza eta industria-iraganaren arteko bateratzetik zirrara handia ondorioztatzen da” (Le Monde).
Sortzea eta koreografia: Frédéric Flamand
Eszenografia eta bideoa: Fabrice Plessi
Musika: Sofia Asgatovna Goubaïdoulina, Charles Ives, Alfred Schnittke
Antzezpena: Ballet National de Marseille
* Iraupena: Ordu bat eta 30 minutu (atsedenaldirik gabe)