¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musiketan zikloa
15 abendua, larunbata 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Producciones Serrano

Tom Russell

Country

Tom Russell narrazioaren maisu bat da, eta Mesabik, Shout! Factory zigiluarekin argitaraturiko bere bilduma berriak, kantautorearen orain arteko istorio erakargarri eta ospetsuenetako batzuk biltzen ditu. Badago hari gidari bat bere abesti guztietan, batzuetan ezkutatu egiten dena, baina erremediorik gabe lerro sendo bat markatzen duena, Mexikoko mugako Juarez hiriaren arriskugarritasuna Los Angeles hiri erreal eta artifizialarekin eta Iron Range deritzon Minessotako eskualde ezatseginarekin –diskoaren Mesabi izenburua– lotuta.

Tom Russellek Mesabirako sorturiko paisaia zabaletan denok ezagutzen ditugun pertsonaiak daude –Bob Dylan, James Dean eta Elizabeth Taylor–, baita agian horren ezagunak ez diren zenbait ere: orain ezezaguna baina lehen famatua izandako  Cliff Ukulele Ike Edwards abeslaria, tragikoki desagerturiko Disney faktoriako Bobby Driscoll haur izarra eta Sterling Hayden aktorea. Progresio logikoa da Russellen Blood and Candle Smoke (2009) azken lanetik, nahiz eta ez duen musikan daramatzan ia berrogei hamarkadetan egindako diskoen inolako antzik.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.