¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
MuraJazz 2015 zikloa
2 urria, ostirala 20:30etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea: Baluarte

Tommy Caggiani Therion Project

'The Energy of Transformation'

Tommy Caggiani salbuespena da jazzaren munduan. Jatorriz italiarra, munduko hainbat tokitan bizi izan da: Hego Amerikan, Estatu Batuetan, Belgikan eta, azken honetan, Penintsulako hainbat lekutan. Hortaz, musika kultura askotatik edana da, eta bera bezalakoa da bere musika: eklektikoa, heterogeneoa, erritmo eta soinuetan aberatsa, eskuzabala, baikorra, bizia eta alai. Talde italiarrekin eta espainiarrekin 30 diskotan baino gehiagotan grabatu eta gero, berea duen Tommy Caggiani Therion Project proiektuari ekiteko erabakia hartu du Tommy Caggianik. Baluarten eskainiko duen emanaldian Tommy Caggiani Therion Project boskoteak (taldekide gehienak Nafarroako Goi Mailako Jazz Kontserbatoriokoak dira) The energy of the transformation lehenengo lana ezagutzera emango dute, 2013an Cité de Paris Jazzaldian aurkeztutakoa. Beren errepertorioa Tommy Caggianiren jatorrizko konposizioetan oinarritzen da, bertan erritmo etnikoak jazzaren inprobisazioarekin uztartzen direla.


Tommy Caggiani, bateria eta perkusioa
Max Canalda, gitarra elektrikoa
Germán Ruiz-Alejos, baxu elektrikoa
Diego Belzunegui, pianoa
Guillem Ferrer, saxoa

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.