Adimenaren mago handia den Toni Bright generoko gaur egungo espezialista nagusietakoa da, eta telebistako eta irratiko zenbait katetan aritzen da ohiko kolaboratzaile gisa, bere trukoekin. Berriro ere sinestea ikuskizun zoragarria aurkeztuko du Baluarten; bertan, oso argi uzten du adimenaren boterea sinestezina izan daitekeela. Muntaia harrigarria, oso hurbila, interaktiboa eta dibertigarria da. Mentalista ospetsuak aho zabalik uzten ditu ikusleak, bere adimenaren indarrarekin koilarak eta sardexkak tolesten edo objektuak mugitzen ikustean, bai eta hitzik gabeko hizkuntzarekin eta telepatiarekin jendearen berezitasunak erakustean ere.