Jatorriz New Jerseykoa eta Gospel tradizioko familia batetik etorria, Tye Tribbett abeslari, konpositore eta zuzendariak Tye Tribbett and The G.A. (Greater Anointing) sortu zuen 90. harmakadako amaieran. Harrezkero emanaldi eta grabaketa ugari burutu dituzte eta, beste batzuen artean, Will Smith, Justin Timberlake eta Sting-ekin kolaborazioak egin dituzte. Let Go, Let God bere lehenengo grabaketa Egiptoko Printzea (Dreamworks) filmaren soinu-bandan parte izateko hautatua izan zen.
Tye Tribbett and the G.A. gospel egiten dute Pop, Jazz, R&B eta Neo-Soul musika estiloekin fusionatuz. Grammy sarietarako bitan proposatuak izan dira, Rhythm and Blues/Gospel gaur egungo Musika Onenari eta Gospel Emanaldi Onenari. Columbia Records/Sony Gospel-entzat egiten dute lan.