Teloia irekitzen da eta Mota, Segura eta Flo (alde batzuetan La vieja'l visillo, Krispín Klander eta Torrente izenengatik ere ezagunak) eszenatokian azaltzen dira, estreinakoz elkarrekin... elkarrekin eta banan-banan, bikoteka eta bakarka. Ikuskizunean gaur egungo UMORE-SENA ulertzen lagunduko duten hausnarketak, barreak eta zentzugabekeriak botako dituzte, asmo zehatz eta jakin batekin: ikusleak barre eginaraztea. Zorte pixka batekin lortuko dute (hala ez bada kotxe bat daukate prest, motorra martxan antzokiaren atzealdean, ziztu bizian ateratzeko, barazkien jaurtiketa ekiditzearren. Teloia ixten da.
* IRAUPENA: ORDU 1 ETA 30 MIN (atsedenaldirik gabe)