Baluarteko Areto Nagusiak hartuko du berriro ere ohizko Urte Berriko Kontzertu Handia. Johann Straussek sortutako konposizioetan nabarmenki oinarrituta, kontzertua adin guztietako publikora zuzenduta dago. XIX. mendeko musikagile austriar itzel honen baltse, polka eta martxek 2007 urte berriari emango diote ongi etorria Global Kultural Zerbitzuak-en eskutik.