Bere hamalugarren edizioa ospatzen du aurten gabonetako ikuskizun berezi hau, 2005 urte berriari hasiera ezin hobea eman nahi dion kontzertua, alegia. Straussen doinuak izango dira ikuslegoari urte berrirako desio onenak helarazteko arduradunak.
Aurten, ez dute huts egingo Enparadorearena, Odol vienarra edo, erakargarriena, Danubio urdin ederrean. Hauekin batera, Saguzarra edo Ijito Baroia lan ospetsuak, jai polka arinak lagunduta, programa anitz eta tradizionala osatuko dute. Dena, Timisoarako Orkestra Filarmonikoak joko du, Gheorghe Costin zuzendari dela.
Alfredo Pascu tenorea eta Mirela Zafiri sopranoaren eskutik etorriko dira aurten nobedadeak. Auren ahots pribilegiatuekin, Kontzertu Nagusi honek dakarren mende bukaerako musika vienatarra interpretuko dute.