IFOB Jaialdia
15 ekaina, larunbata
16:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
La Pamplonesa Musika Banda
Valentziar musika bandak eta bakarlariak
Llíriako Banda Primitiva eta Alcàsserko "Santa Cecilia" Banda Sinfonikoa
Bi bandak Valentziako Erkidegokoak dira. Hura musika-tradizio handiko lurraldea da. Bietan badira arras bakarlari bikainak, banden interpretazioei are dirdira handiagoa emateko; beraz, pack hau kontzertu-tandem ezin borobilagoa izanen da.
16:00etan. Primitiva de Llíria Bandak konpositore valentziar batzuen lanak jotzen ditu, bere sustraiaren erakusgarri: taldeak jada bi mendeko ibilbidea egina du. Gainera, lan klasiko bat ekarriko du José Franch-Ballester klarinete bakarlariarekin duen piezarako: kontzertu-fantasia bat, Giuseppe Verdik ondua.
17:30ean. Alcàsserko "Santa Cecilia" Banda Sinfonikoak, bestalde, hainbat musika-estetika uztartzen ditu sei konpositore garaikideren eskutik. José Antonio Masmano Granadako Orkestra Sinfonikoko oboe-jotzailea bakarlari arituko da Óscar Navarroren Legacy lanean. Spanish Brass metal boskoteak bi lan emanen ditu: Menú per a quatre, José Suñer-Oriolak ondua, eta Gregory Fritzek egindako Excursions.