Munay hitz kitxua da, eta “maitatu” esan nahi du. Honakoa definitzeko erabiltzen da: “Sortzailearen maitasuna sorkuntzarekiko, naturarekiko maitasuna, norberarekiko eta besteekiko maitasuna…”. Horixe izan da Vanesa Martínek hautatutako izenburua, itxaroten ari ginen lan diskografiko berrirako, baita bira izendatzeko ere. Bere estilo propiora soinu eta esperientzia berriak gehitu nahian, Vanesak Los Angelesen grabatu zuen disko berria, eta Eric Rossek (Maroon 5, Sara Bareilles eta Tori Amos) produzitu zuen. Bertan, musikari handiez inguratuta, disko berriko kantuak sortu zituen. Horrela jaio zen Munay.