Antzezlan honetan Vaya Semanita telebista saioko denboraldi ezberdinetatik aukeratutako esketx onenak eskainiko dira. Gaur egungo egoera, politika, gizarte erlazioak, bikoteak, lana, futbola, euskal kirola, euskal izaera eta abar izango dira era umoretsu, garratz eta lotsagabe jorratuko diren gaiak. Aktoreak, telebistako saioan agertzen direnak: Andoni Agirregomezkorta, Javier Antón, Itziar Atienza, Iker Galartza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz.