Requiem-a Verdi-ren opera onena dela eta tenplu batean baino kontzertu areto batean interpretatua izateko egokiagoa dela esan da. Verdi argi eta garbi ateoa izan arren, hildakoen meza hau 1874an konposatu zuen Alessandro Manzoni poeta eta idazlearen heriotzagatik sentitzen zuen zirrara guztia adierazi ahal izateko hilobi-monumentu bezala. Jakina, Requiem-a ez da opera bat baina lirikaren historiako obra ospetsuenak idatzi zituen konpositorearen oharrak daramatza zainetan. Baluarteren inaugurazioaren 10. urteurrena eta Verdi-ren jaiotzaren bigarren medeurrena ospatzeko, honako hau musika-hitzordu handia izatea nahi dugu. Horregatik, gure eszenatokian Nafarroako talde eta bakarlari onenen erakusgarria izanen dugu: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Orfeoia eta Sabina Puértolas, José Luis Sola eta Iñaki Fresán bakarlariak.
Requiem (bakarlari laukotea eta korua)
Dies irae
Dies irae (korua)
Tuba mirum (baxua eta korua)
Liber scriptus (mezzosopranoa eta korua)
Quid sum miser (sopranoa, mezzosopranoa eta tenorea)
Rex tremendae (bakarlari laukotea eta korua)
Recordare (sopranoa eta mezzosopranoa)
Ingemisco (tenorea)
Confutatis (baxua eta korua)
Lacrymosa (bakarlari laukotea eta korua)
Offertorio (bakarlari laukotea)
Sanctus (korua)
Agnus Dei (sopranoa, mezzosopranoa eta korua)
Lux aeterna (mezzosopranoa, tenorea eta baxua)
Libera me (sopranoa eta korua)
* Iraupena: 90 minutu