Operaren historian sopranorentzat eratutako aria ederrena eta abesten zailenetariko Casta Diva, Baluarteko Areto Nagusian entzun ahalko da Katia Pellegrino-ren ahotsean, denboraldi honetan Baluartek kontzertu bertsioan eskaintzen duen Norma operaren protagonista. Iragan urrian ikusteko aukera izan genuen La Sonámbula konposatu ondoren, Bellini drama erromantiko batekin ausartu zen eta Norma hiru hilabetetan idatzi zuen eta 1831an Milango La Scalan estreinatu zuen. Obra eder honetan nabarmentzekoa da hainbat soprano handik ezagun bihurtu zuten aria, Maria Callas (eszenan 89 alditan abestu zuen) edo Montserrat Caballe-ren kasu, eta bere egilearen obra nabarmenenetariko bat da. Fabio Biondi biolinista barroko entzutetsuak emanaldian zuzenduko ditu 1990 urtean sortu eta nazioarteko panoraman talde ospetsu eta sarituenetarikoa den Europa Galante eta Valentziako Katedraleko Korua.
Zuzendaritza: Fabio Biondi
Orkestra: Europa Galante
Valentziako Katedraleko Korua
Koruko zuzendaria: Luis Garrido
Abeslariak: Katia Pellegrino (sopranoa), Lucia Cirillo (mezzosopranoa), Ferdinand von Bothmer (tenorea), Nikolai Didenko (baxua), Gemma Bertagnolli (sopranoa), Gian Luca Zoccatelli (tenorea)
* Iraupena: I. Atala: Ordu bat eta 25 minutu –Atsedenaldia– II. Atala: Ordu bat eta 5 minutu