Kubako musika, dantzak eta koloreak Baluarteko eszenatokia beteko du abuztuan. Viva Cuba! musikalak publikoari bidaia proposatzen dio erritmo eta dantzen bitartez munduan ezaguna egin duten irlara. Hortarako 40 musikari, abeslari eta dantzarik, Broadway-ko musikalen antzera, kubatar herriaren historian zehar ibilaldia eginen dute, afrikar esklaboetaik, aro kolonialera, pseudo-errepublika, iraultza-egitandria, gaur egun arte. Guztia La Habanako Yoldance dantza taldearen eskutik, Yolena Alonso koreografaren zuzendaritza artistikoa jarraituz. Yolena, boleroaren mito eta konposatzaile eta abeslaria zen Pacho Alonsoren iloba da. Egungo kubatar musikaren izarra den Pachito Alonsok ere los Kini Kini bere orkestrarekin ikuskizuna laguntzen du. La Guantanamera eta El Manisero klasikoen salbuespenarekin, musika guztia Pachito Alonsok berak eta Edesio Cristian Alejandro konpositore abangoardistak ikuskizun honentzat konposatu dute. Konposizioek forma modernoan son, pilon, boleroa, mamboa, rumba, txatxatxa eta salsa elkartzen dute, hala nola 40. hamarkadako latin jazz-a, pop modernoa eta giropen musika.