Conecta Fiction Reboot
2 iraila, asteazkena
18:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Inside Content
World Première 'Inés del alma mía'
Telesailaren erabateko estreinaldia
Inés del alma mía telesaila, Atlantikoaren beste aldeko "maitasun eta abenturaz" beteriko Inés Suárezen istorioa, Baluarten estreinatuko da bi lehenengo kapituluen proiekzioarekin Conecta Fiction reboot ekitaldi profesionalaren baitan.
Isabel Allende idazle txiletarraren izen bereko eleberrian oinarrituta dago TVEko telesail berri hau. Proiekzio berezi honetan Eduardo Noriega eta Elena Rivera aktoreek eta ekoizpen taldeak hartuko dute parte, eta publikoarentzat zabalik egongo da (sarrera librea gonbidapenarekin). Proiekzioaren ondoren, aktoreekin solasaldia izango da eta bertaratzen direnek Conecta Fiction Rebooteko proiektu irabazleen sari-banaketaren ekitaldian egon ahalko dira (20:30ak arte iraungo du).
Conecta Fiction Reboot Europa eta Amerikaren arteko fikziozko telesailen koprodukzioari buruzko nazioarteko topaketa bat da. Nafarroako Gobernuaren (NICDO, Kultura, Kirol eta Aisialdi Azpiegituren Nafarroa) eta Sodenaren (Nafarroako Garapen Elkartea) laguntza du, baita SGAE Fundazioarena ere, Clavna (Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterra) eta Napar (Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizle eta Profesionalen Elkartea) erakundeen laguntzarekin.
Kalifikazioa: + 16 urte.