Jaso Ikastolako 9. musikala
22 urria, ostirala
19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Jaso Fundazioa - Jaso Ikastola
XIMUR -Musikala-
Ximur Jaso Ikastolak abiarazten duen 9. musikala da. STEAM metodologiaren esparruan (Zientzia, Teknologia, Ingeneria, Artea eta Matematika) musikal bat sortzeko prozesu osoa garatu dute DBHko ikasleek, gai sozialen baten inguruan betiere. Zehazki, adinekoen eta alzheimerra duten pertsonen zaintzarekiko sentsibilizazioa landu dute, memoria galtzen den hasi den pailazoaren eta beste hainbat pertsonaiaren eskutik.
Alzheimerraren sintomak nabaritzen hasten den pailazoa da istorio honen protagonista. Bere pailazo hirukotearekin bizitza artistikoaren azken egunek gaixotasunari lekua nola uzten dioten kontatzen digu, bere kontrolpetik at dauden arazoei aurre egiteko beharra duelarik.
Istorio honek bi helburu argi ditu: batetik, gure nagusiekin izan beharreko errespetua erakutsi nahi da, gizartean duten baliagarritasuna aldarrikatuz eta bestetik, Alzheimer gaixotasunaren sintomatologia ezagutzera eman nahi da. Historio hunkigarri honek, zuzeneko 16 numero musikal, dantza eta akrobazia uztartzen ditu.
* Euskaltzaindiak eta SEN-ek (Espainiako Neurologia Elkarteak) abalatu dute musikal hau
GAZTE TXARTELA BEHERAPENA