¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Antzerkia
9 uztaila, asteazkena 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte

Yo, Quevedo

Egile eta Zuzendaria: Moncho Borrajo

Moncho Borrajo Sanferminetan Baluartera Yo, Quevedo ikuskizun berriarekin bueltatuko da, espainiar literaturaren historian autore nabarmenenetariko batekin topaketa aurkeztuz, Francisco de Quevedorekin. Urrezko mendetik egunerarte joan eta etortzen diren bertsoak eta inprobizazioa dira ikuskizun honen oinarria, bertan Borrajok politikarien gainean eta boterearen gainean pentsatzen duena adierazten du bere umore satiriko eta su-emaile bereizgarriarekin. Moncho Borrajo Quevedo da eta ez da. Oraingo honetan Lucia Bravo aktorea izango du lagun taula-gainean eta, besteak besteko erakargarrien artean, Carlos Latreren ahotsak entzungo dira pertsonaia ezberdinetan. Ekoizpen berri honetan eszenografia, argiztapena eta jantzien diseinua zehatz zaindu dira eta musika originala da aukerarako.


Autore eta Zuzendaria: Moncho Borrajo
Aktorea: Moncho Borrajo
Laguntza berezia: Lucía Bravo
Off ahotsak: Carlos Latre


* Ikuskizunaren sarrera aurkeztuz, 6 euroko beherapena uztailaren 8, 9, 10 edo 11an eskainiko diren su artifizialak Baluartetik ikusteko. Internet-en edo telefonoz sarrerak erosten dituztenek Baluarteko txartel-leihatilan beren sarrera aurkeztu beharko dute beherapena lortzeko.



 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.