Baluarte Fundazioak, Navarra Film Commission-en laguntzarekin, Baluarten bertan gauzatu den Zaindari ikusezinaren jatorrizko soinu bandaren grabaketaren amaierarekin bat eginez, aurkezpen-ekitaldia antolatu du. Fernando Velazquezek, filmerako musikaren egileak berak, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Orfeoia oholtza gainean zuzenduko ditu. Dolores Redondoren trilogian oinarritutako filmaren soinu bandaren musika zuzenean entzuteaz gain, publikoa Fernando Velazquez zuzendari musikalarekin eta pelikularen zuzendari Fernando González iruindarrarekin topaketa bizi ahal izango du, biek musikaren sortze-prozesua nola izan den azalduko dutela.