¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Filmaren aurkezpen ofiziala
22 otsaila, asteazkena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa, Navarra Film Commission eta DeAPlaneta

'Zaindari ikusezina'

Zuzendaria: Fernando González Molina / Filma Dolores Redondok idatzitako Baztango trilogiaren lehen eleberrian oinarritzen da
Baztango Trilogia saileko lehen lana, Zaindari ikusezina (El guardián invisible), Baluarten aurre-estreinatuko da Baluarte Fundazioaren, Navarra Film Commission eta DeAPlaneta enpresa-banatzailearen arteko hitzarmenari esker.  Fernando Gonzalez Molina (Palmeras en la nieve, Tres metros sobre el cielo) iruindarrak zuzenduta, filma Dolores Redondoren donostiar idazlearen eleberriaren egokitzapena da. 
 
Zaindari ikusezina Baztango bailaran girotuta dago eta trama klasikoa Nafarroako euskal mitologia fantastikoarekin nahasiko du. Filmak mundu hipnotiko batera eramango du ikuslea, Amaia Salazar Nafarroako foru-poliziako erailketa departamentuko nagusiaren eskutik. Emakume gogor, ausart eta intuitiboa da, gizabanakoen makurkeria erraz antzematen duen horietakoa, baina haurra zeneko trauma gogor batek loa galarazten dio. 
 
Nafarroan nagusiki filmatuta, Zaindari ikusezinaren jatorrizko soinu banda Fernando Velazquezen konposatzaile euskaldunaren lana da. Filmaren musika Baluarten bertan Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak iragan urrian grabatu zuten, Velazquez beraren batutapean. 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.