2020-2021 Baluarte Txiki Programa
9 otsaila, asteazkena
11:30etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Zinema Musikatuz (ikastetxeetarako jarduera)
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Javier Irigoien · Zuzendaria: Rubén Díaz
Arreta berezia jarrita txikienengan, eta arte eszenikoak eta musika beren garapen-etapan lagun eta baliagarri izan ditzaten, eta haienganako ilusioa senti dezaten, Baluarte Fundazioak hezkuntza- eta arte-programa prozesalak eta orkestra-entsegu irekiak eskaintzen ditu. Programa horiek txikienengandik hasi eta Nafarroako hezkuntza-sistemaren azken mailetaraino doazen ikasleentzat dira, eta ikasgelak ikuskizunetarako eta kontzertuetarako aretoarekin konektatzen dituzte, aurretik ikastetxeetan irakasleek egindako lan baten bidez. Hain zuzen, asmoa da ikasleek esperientzia aktibo eta parte hartzeko batez gozatzea eta, aldi berean, ezagutzak eskuratzeko eta arlo eszenikoarekin harreman positiboa eta gozatzekoa izateko prozesu bat bizitzea.
ZINEMA MUSIKATUZ
Pentsa dezagun une batez gogokoen dugun filma oparitu digutela, eta protagonistek sinatuta, gainera. Eszenak eta elkarrizketak jatorrizkoak dira, baina, ooooo!!!, soinu-banda falta du. Pentsaezina litzateke, ezta? Imajina ditzagun orain bi bidelapur zaldi gainean. Banketxe bat lapurtu berri dute eta ihesi doaz lauhazka, musika oso mantso entzuten den bitartean. Justu alderantziz izan beharko luke, ezta? Musika azkarra eta erritmikoa. Film bateko soinu-bandak haren azken emaitzan duen eginkizuna funtsezkoa da. Musikagilea mago bat da, eta musikaren bidez sartzen gaitu filmean. Zinema Musikatuz programan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin, Fernando Velázquezen soinu-banden sekretuak ezagutuko ditugu. Velázquez Zipi y Zape, Lo imposible eta Un monstruo viene a verme filmetako musikagilea da.
IRAUPENA: 50 MINUTU
GIDA DIDAKTIKO OSAGARRIA