¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Kubako Ballet Nazionala
20 azaroa, asteazkena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Zisneen aintzira

Zuzendaria: Alicia Alonso

Hitzordu kultural honek Baluartera ekarriko dituen hiru izen handietatik bat aukeratzea zaila da. Kubako Ballet Nazionala, Zisneen aintzira eta Alicia Alonso: hiruak bere eremuetan bikaintasunaren ordezkari izateagatik eta bere garaikide asko gainditzeagatik nabarmentzen dira. Eztabaidaezina da Alicia Alonso eta Kubako Ballet Nazionala bateratutako bi izen direla eta XX. mendeko dantzaren lorpen handienetariko bat irudikatzen dutela. Chaikovski eta Petipa-ren maisu-lan honen koreografo bezala, Alicia Alonso-k klasizismoaren eta erromantizismoaren funtsa berreskuratzea eta gaurko publikoarentzat bideragarri egitea hartu zuen helburu; "hori, nire iritziz, klasikoak errespetatzeko era onena da", azaltzen du. 92 urterekin, Alicia Alonso Kubako Ballet Nazionalaren buru jarraitzen du, munduko dantza konpainia entzutetsuenetariko bat eta Hispanoamerikako nabarmenenetariko bat.

Koreografia: Alicia Alonso; Marius Petipa eta Lev Ivanov-en originalaren gainean
Musika: Piotr Ilich Chaikovski
Eszenografia: Ricardo Reymena
Jantziak: Francis Montesinos
Kubako Ballet Nazionala eta Valentziako Generalitat-earen Teatres-en koprodukzioa
Coproducción del Ballet Nacional de Cuba y Teatres de la Generalitat Valenciana


* Iraupena: I. Atala: 30' — II. Atala: 40' — III. Atala: 45'

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.