¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Dantza
28 maiatza, osteguna 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Zisneen aintzira

San Petersburgoko Ballet eta Orkestra

Zisneen aintzira Chaikovsky musikagile errusiarrak idatzitako hiru balletetatik lehena da, eta ezagunena, Marius Petipa eta Lev Ivanov-en koreografiarekin. Aukera honetan Baluartera San Petersburgoko Antzokiaren Balletaren eskutik helduko da, honek Vadim Nikitin-ek zuzendutako San Petersburgoko Balletaren Orkestrak interpretatutako zuzeneko musikaren laguntza duela. Errusiar balleten tradizio, kalitate eta teknikaren eredu den konpainia honek maitasun eta magia istorio hau taularatuko du, bertan ongia eta gaizkiaren arteko betiereko borroka bere agerraldietan uztartzen dituela. Ballet konpainiaren lehen dantzaria den Irina Kolesnikovak Odette interpretatuko du, mago gaizto baten sorginkeriak zisne bilakatzen duen gaztea. 1994 urtean sortua, Errusiako San Petersburgoko Antzokiaren Balletak nazioarteko mailan konpainiarik garrantzitsuenetarikoen artean dago, eta egun 60 dantzari baino gehiago ditu.

Musika: Pyotr Illch Chaikovsky (1840-1893)
Koreografia: Marius Petipa (1822-1910) y Lev Ivanov (1834-1901)
Orkestra zuzendaria: Vadim Nikitin
Eszena zuzendaria: Konstantin Sergeev
Lehen dantzaria: Irina Kolesnikova


Iraupena (bi atsedenaldirekin): 2 ordu eta 45 minutu 

Puntualtasuna eskatzen da. Behin balleta hasita ezin izango da aretoan sartu.

INFORMAZIO GEHIAGO
Sinopsia
San Petersburgoko Balleta

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.