¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Dantza
13 maiatza, igandea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Zurich-eko Balleta

'En el viento, en la nada'

Zurich-eko Operako Balleta Europako dantza konpainia entzutetsuenetariko bat da eta Suitzako Ballet garrantzitsuena. 1996an Balletaren zuzendaritza Heinz Spoerli-k bere gain hartu zuenetik, konpainia munduko dantzaren lehen postuetara eraman du. Koreografo handi honen ahalmen sortzailea eta lanerako ahaltasuna En el viento, en la nada koreografian nabarmentzen dira; hau bere lan zehatz eta poetikoenetariko bat da, Bach-en Biolontxelorako Suiteak-en musikarekin egina. Koreografia hunkiberatasuntsua da, bertan birtuosismoz beteriko eszenak bata bestearen ondoren datozela, ikuspuntu fisikotik oso zorrotzak. “Koreografia – Spoerliren hitzetan– musikarekin elkarrizketa da. Klase guztietako musika dut gustoko eta musikagile mota guztietako obrekin idatzi ditut balletak, baina Bach-ekin dudan harremana zerbait berezia da”. Claudius Herrmann-ek, Zurich-eko Operako Orkestraren biolontxelo bakarlariak, zuzenean interpretatuko ditu Bach-en Suiteak.


Koreografia: Heinz Spoerli
Musika: Johann Sebastian Bach. Biolontxelorako Suiteak, 2, 3 eta 6. znb.
Eszenografia: Sergio Cavero
Jantziak: Heinz Spoerli
Argiztapena: Martin Gebhardt
Biolontxeloa: Claudius Herrmann

* Iraupena: 75 minutu (atsedenaldirik gabe)


BIDEOA IKUSI

 

INFORMAZIO GEHIAGO
ESKU-PROGRAMA

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.