Eraikinaren goi solairuan kokatuta, goi mailako sukaldaritza jatetxea da. Bertan Nafarroako barazkien mami guztiaz gozatu ahal izango duzu, bere testura, zapore eta itxura guztietan dastatuz. Verduarte jatetxeak bi menu eskaintzen ditu; gastronomia-joera berriekin bat eginez, zure esperientzia tradiziozko zaporeetatik ibilbidea bilakatuko dutela, Erriberako Nacho Gómara sukaldari buruaren eskutik.
Informazio eta erreserbak: 948 066056 edo reservas@verduarte.com posta elektronikoan
Baluarteko Plazan kokaturiko eremu gastronomiko hau, Carlos Rodríguezek zuzenduta, afariak, dastatzeak, maridajeak eta askotariko ospakizunak hartzeko sortua. 0km-ko eta gourmet produktuetan espezializatua, osasungarria, modernoa eta hirikoa den sukaldaritza baten alde apustu egiten du. Gainera, taberna eta kafetegi zerbitzua ere eskaintzen ditu, konbinatuei eta koktelei arreta berezia emanez.
Informazio eta erreserbak: 948 066051
Auditoriumeko ekitaldi guztietan sukaldaritza zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Sukaldaritza eraikinaren mailara, nortasun eta izaerarekin. Ezkontzak, biltzarrak, bilerak eta edozein ospakizun pertsonal eta korporatiboak. Ekitaldi paregabeak Iruñearen bihotzean ukitu kosmopolita eta sofistikatuarekin.
Informazio eta erreserbak: 948 066050