Singularis, la nueva restauración de Baluarte
 
 
 
 

BALUARTE, HUB GASTRONOMIKOA

Baluarte Jatetxeak by EVENTSHOTELS-ek nafar auditoriumera gastronomia berritzailea eta moldakorra dakar. Autore-sukaldaritza ezagutu ezazu proposamen berritzaile eta originaletan, tradizioa errespetatuz eta etengabeko eboluzioarekin. Aukera bakoitzean kalitatea eta arrakasta ziurtatzen duten kontzeptu ezberdinetan, eskaintza ezberdina. Informazio gehiago: www.eventshotels.com.

Verduarte

Eraikinaren goi solairuan kokatuta, goi mailako sukaldaritza jatetxea da. Bertan Nafarroako barazkien mami guztiaz gozatu ahal izango duzu, bere testura, zapore eta itxura guztietan dastatuz. Verduarte jatetxeak bi menu eskaintzen ditu; gastronomia-joera berriekin bat eginez, zure esperientzia tradiziozko zaporeetatik ibilbidea bilakatuko dutela, Erriberako Nacho Gómara sukaldari buruaren eskutik.

Informazio eta erreserbak: 948 066056 edo reservas@verduarte.com posta elektronikoan



Terraza

Baluarteko Plazan kokaturiko eremu gastronomiko hau, Carlos Rodríguezek zuzenduta, afariak, dastatzeak, maridajeak eta askotariko ospakizunak hartzeko sortua. 0km-ko eta gourmet produktuetan espezializatua, osasungarria, modernoa eta hirikoa den sukaldaritza baten alde apustu egiten du. Gainera, taberna eta kafetegi zerbitzua ere eskaintzen ditu, konbinatuei eta koktelei arreta berezia emanez.

Informazio eta erreserbak: 948 066051



Katering

Auditoriumeko ekitaldi guztietan sukaldaritza zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Sukaldaritza eraikinaren mailara, nortasun eta izaerarekin. Ezkontzak, biltzarrak, bilerak eta edozein ospakizun pertsonal eta korporatiboak. Ekitaldi paregabeak Iruñearen bihotzean ukitu kosmopolita eta sofistikatuarekin.

Informazio eta erreserbak: 948 066050



Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.