XVI. Estatu Mailako Boluntariotzaren Kongresua Herritartasuna eraikitzen lemapean ospatuko da aurten. Boluntario ekintzekin konpromezua dutenek zer egiten duten, nola egiten duten eta egiteke dagoena azaltzeko jardunaldiak dira hauek. Kongresua lau areatan banatuko da: Boluntariotza norantza doa eta bere eginkizun eraldatzailea (Boluntariotza berriaren problematika); Sektoreen arteko elkartasuna gizarte-aberastearen formula bezala; Boluntariotza erakundeen erantzukizuna boluntarioen eta gizartearen aurrean; eta Sentsibilizazio eta komunikazioa herritarrekin.
Gainera, Kongresuaren asmoa bertan esku eta parte hartzen duten lagunentzat esperientzia sozial baliotsua sortzea da; boluntariotzaren izaera jakinaraztea, eskaintzen dituen aukerak, esku artean dituen baliabideak, haren aukerak eta abar helarazita pertsonen giza eta buru garapenean berean; elkartasunaren kultura sustatzea, boluntariotza ekintza gure gizartean integratu eta haren zati adierazgarria izan dadin, behar bezalako aintzatespena eskuratuta.
IKUSI PROGRAMA
ORDUTEGIA
De 8.30 a 14.00 y de 15.30 a 20.00 horas (entrada previa inscripción -gratuita-)