Iraunkortasun eta Turismo Arduratsuaren Politika

Baluartek Turismo Arduradunaren Institutuak ?UNESCOk babestutako erakundea? iraunkortasun kontuetan ematen duen BioSphere Ziurtagiria jaso duen Espainako lehen Batzar Jauregia da.

Turismo Iraunkorraren Munduko Kartaren hastapenak eta gure instalazio, jarduera eta zerbitzuetan ezargarriak diren indarrean dauden hitzarmen eta lege araudi guztien betetzea bere eginez, BALUARTEk honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Ingurumena babestea eta esparruaren ingurunearen gaineko eta bertan antolatzen diren ekitaldien gaineko inpaktu negatiboei aurrea hartzea, Iruñeko hiriarentzat eta Nafarroa osoarentzat onura ekonomiko eta sozialak ahalik eta gehien handitzeko, eta, aldi berean, bere natur eta kultur balioak hedatzeko.
  • Etengabeko hobekuntza ezartzen ahalegintzea iraunkortasunaren arlo guztietan, langile, hornitzaile, bertaratzen direnen eta, oro har, gure erkidegoaren ongizatea handitzea bilatzeko.
  • Gure bezeroen, ekitaldietara joaten direnen eta esparruko erabiltzaile guztien gogobetetasunik handiena segurtatzea, gure zerbitzuen kalitateari esker, ekitaldi iraunkorrak eta ingurumen eta gizarte aldetik arduratsuen garapena bultzatzeko.


Baluarte con la Sostenibilidad